estrategias sostenibles de comercialización de productos agrarios de circuito corto

Proiektuaren deskribapena

Proiektuaren deskribapena
"Zirkuitu laburrean nekazaritzako produktuak merkaturatzearen estrategia iraunkorra" proiektua, Nekazal Sare Nazional programan kokatuta dago eta Autonomi Erkidegoetako Proiektu Berritzaileen Kudeaketarako Ingurumen, Nekazal eta Itsas Ministerioak ematen duen diruz lagunduta dago.

Proiektuak, Eskualdeko Estrategia Iraunkorrak diseinatu nahi ditu zirkuitu laburrean nekazaritzako produktuak merkaturatzea bultzatzeko eta erantzungarri eta transferigarri diren zuzeneko salmenta txiki berritzaileak abian jartzen lagundu nahi du.

Helburu zehatz bezela hauek finkatu dira:

  • Parte hartzen duten eskualdetako zirkuitu laburreko nekazaritza produktuen merkaturatzearen egungo egoera ezagutu eta baloratu.
  • Zirkuitu laburrean nekazaritzako produktuen eskaera eta ekaintzarako hazkunde iraunkorrerako estrategia definitu.
  • Bertako nekazaritzako produktu eta ekoizleekiko kontsumitzaileek duten ezagutza eta sentsibilizazioa haunditu.
  • Ustiapen esanguratsuen bidez merkaturatze esperientzia piloto berritzaileak diseinatu eta abian jarri.
  • Zuzeneko salmenta ekimenak abian jartzeko, nekazari ekoizleak sentsibilizatu, animatu eta prestatu, bereziki gazte eta emakumezkoak.
  • Europar edo nazioarteko beste eskualdeetan zuzeneko salmentan interesaturik egon daitezkeen eragileekin esperientziak zabaldu eta elkarbanatu.

Proiektu berriztatzailea Espainako erkidego autonomoetan, Landa sare nazionala 2007-2013. Ingurumen, Itsas eta Landa Inguruko Ministerioa: